Bake sozialari eta desmobilizazioari
ez!
IRABAZI DEZAGUN CCOO langileentzat!
1.
Caja Madrideko eta Bankiako kontseilari eta direktiboek “txartel opakuekin”
egindako 15,5 milioi euroko iruzurra kapitalismo espainiarraren ustelkeriaren
adibide bat gehiago da. Bertan inplikatuta daude CCOOko sei kontseilari. Hauek,
hamar urtetan 800.000 euroz jabetu dira eta honek gure erakundearen etorkizuna
baldintzatzen du.
2.
CCOOko Komisio Ejekutibo Konfederalak erresoluzio bat onartu du Bankian zeuden
sindikatuko sei ordezkariak kautelarki zigortzeko, baina hala ere, ezin ditugu
ahaztu CCOOko idazkari nagusia den Ignacio Fernandez Toxoren adierazpenak. Bere
hitzetan, orain dela gutxi arte Ejekutiba Konfederaleko kide izan den Rodolfo
Benitotaz ez dago desengainatuta, “modu ilegalean eta bere interes propioen
alde” ez omen duelako egin, eta dimititzeko bere erabakiak “ohoretu” egiten
duelako.
3.
Etxekaleratutako eta preferenteekin estafatutako milaka familiaren interesak
defendatu beharrean, gure sindikatuko kontseilariek aurrezki kutxa publiko
baten lapurretan hartu dute parte. Toxorentzat hau ez bada ez ilegala eta ezta
interes propioen alde egitea ere, guk esaten dugu CCOOren siglen erabilera
nazkagarria dela eta argi erakusten duela nolako amildegia dagoen gure
sindikatuko agintari askoren eta langile klaseak egunez egun sufritzen duen
errealitatearen artean.
4.
Langileen eta CCOOko afiliatuen aurkako irain larria da Toxok eta Komisio
Ejekutibo Konfederalak Caja Madrideko eta Bankiako egoera ezagutzen ez zutela
esatea. Zoritxarrez, ohiko praktika bihurtu da eta horrela erlazionatzen dira
bankuekin, gobernu zentralarekin eta autonomikoekin eta CEOErekin. “Estatu
gizon” bezala ekiteko duten obsesioak, derrigorrez, gizartearen kontrola duten
botere handiekin (gobernura iristen diren alderdiak, bankariak eta enpresari
handiak) helburu berdinak izatera eramaten ditu. Horren truke, Estatuaren diru
laguntza eskuzabalak jasotzen dituzte eta hamarka administazio kontseilutan
hartzen dute parte.
5.
CCOOko zuzendaritzaren ustelkeria kasuak beren politikaren ondorio zuzena dira:
bake soziala eta kontsentsua, desmobilizazioa, eskubideak eta lorpen sozialak
galtzea eragiten duten akordioen sinatzea. Akordioan oinarritutako politika hau
inposatzeko beharrezkoa izan da zuzendaritza postuetara eskuineko elementuak
eta eskrupulurik gabeko jendilajea eramatea, aurreko idazkari nagusia izan zen
Jose Maria Fidalgorekin gertatu zen bezala, gaur PPn gustora aurkitzen dena
Jose Maria Aznarren babespean. Beste adibide larria: Maria Jesus Paredes
bankako federazioko idazkari nagusi ohiaren senarrak, Franciso Baquero
Noriegak, Bankian CCOOko kontseilaria izan zenak, txartel opakuarekin 266.400
euro gastatu ditu. Prozesu hau sindikalista zintzo asko baztertuta uztearen
kontura egin da, sindikalista asko enpresen aurrean salduta uztearen kontura.
6.
CCOOko tradizio borrokalariak defendatzen ditugun sindikalista eta afiliatuak
ezin gara pasibo mantendu gure sindikatua hondamendira eraman dezakeen
egoeraren aurrean. Ustelkerian harrapatu direnen dimisioak eta militantzia
zigorrak ez dira inolaz ere nahikoa. Agintari konfederal nagusiak egoera honen
arduradun politiko nagusiak dira aldi berean. Horregatik, CCOOko Komisio
Ejekutibo Konfederal osoaren dimisioa eskatzen dugu, eta baita modu batean edo
bestean inplikatuta dauden kide guztiena ere.
7.
CCOO salbatzeko eta defendatzeko beharrezkoa da eztabaida demokratikoa
antolatzea sindikatu guztian, beharrezkoa da afiliatu guztien protagonismoa eta
eztabaida hau ezhoiko kongresu batekin amaitzea oinarritik zuzenean aukeratuak
izan diren delegatuekin.
8.
Ustelkeria borrokatzeko modu bakarra klaseko sindikalgintza borrokalari eta
demokratikoa praktikatzea da. Hemen sinatzen dugunok dei egiten diegu CCOOko
afiliatu guztiei eta langile mugimendu osoari CCOO LANGILEENTZAT IRABAZTEKO
borrokatzeko. Gehitu zaitez manifestu honetara, zabaldu ezazu, bidali
erresoluzioak eta protesta eskutitzak Ejekutiba Konfederalera. Erantzun
kolektibo eta antolatua emateko garaia da hamarkada askotan langile klasearen
sakrifizioarekin eraikitako sindikatua suntsitzen ari direnen aurka. Benetako
Langile Komisioak inoiz baino beharrezkoagoak dira.
Gora CCOO!
Arribistak eta ustelak gure
sindikatutik kanpora!
IRABAZI DEZAGUN CCOO
LANGILEENTZAT
No hay comentarios:
Publicar un comentario